OSTEGUNA, 2020KO OTSAILAK 27 – 0E aretoa

09:30 remove 17:30
keyboard_arrow_down

MADE IN EUSKADI EKODISEINUAREN 20 URTE

Enpresek sektorekako klusterren dinamizazioarekin izandako 50 kasu praktikoren aurkezpena. Helburuak:

  • Sektorekako klusterren laguntzarekin Ekodiseinua Euskadin aplikatutako arrakasta-kasuak ezagutaraztea.
  • Ekodiseinatutako produktuak dituzten euskal enpresei erakusleihoa eta aitormena eskaintzea.
  • Basque Ecodesign Center-ek ekodiseinuarekin konprometitutako Euskadiko ETEekin duen konpromisoa erakustea.

09:40 remove 10:15
keyboard_arrow_down
Background

6. mahai-ingurua: “Berrikuntza eta ekodiseinua Euskadin”

Ekonomia zirkularreko eredu berriranzko trantsizioan, berrikuntzak funtsezko garrantzia du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 lantzeko oinarrietan, hiru lan-area lehenetsi identifikatu dira: industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua; horiez gain, ekoberrikuntza-aukeren nitxoak, hiri jasangarriak, elikadura osasungarria eta kultura-industriak ere aipatu dira. Area eta nitxo horiek guztiak oso lotuta daude ekonomia zirkularraren printzipioekin; izan ere, Planaren hiru zeharkako ekimenetako bat da. Horregatik, Euskadik berrikuntza eta ikerketa bultzatuko ditu erakundeetan, lankidetza-eredu desberdinen bidez. Euskadiko enpresek gero eta dinamikoagoak izan beharko dute, gero eta gehiago inbertitu beharko dute ekonomia zirkular eta karbono gutxiko batean, eta ikerketak egin beharko dituzte beren produktu berri horiek aukera eman dezaten ingurumen-inpaktua eta produktu horien prestazioak nahiz kostuak hobetzeko. Ildo horretatik, funtsezkoa da Eusko Jaurlaritza aldaketa horien sustatzaile gisa azaltzea, laguntza-lerroen eta -programen bitartez.

11:00 remove 11:30
keyboard_arrow_down
Background

Atsedenaldia - Kafea. Networking

Bertaratutako guztien topaketa

11:30 remove 14:00
keyboard_arrow_down
Background

Saio paraleloak

0E aretoa
0D aretoa

11:30 remove 12:20
keyboard_arrow_down
Background

KIMIKOA

Euskal industria kimikoak 4.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu, eta beraren ardatz nagusia nazioartean merkaturatzen diren produktu berritzaileen formulazioa da. Gai kimikoei buruzko europar ingurumen-erregulazioek motor moduan funtzionatzen dute euskal industriaren ekodisenuarentzat; izan ere, gai berriztagarri eta birziklatuak integratzen ari da, ontziak murrizten ditu eta negozio-ereduak aldatzea planteatu ere egiten du. Gainera, ekoetiketen bidez, merkatuari erakusten dio nola murrizten duen bere produktuen ingurumen-aztarna.

Dinamizatzailea:

ThumbnailLuis Blanco (Kimika) Video Video

Lankidetzarekin:

METALA

Sektore honek euskal enplegu industrialaren % 34 sortzen du. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen % 58 dira. Euskadin fabrikatutako eta transformatutako altzairu eta aluminioak txatarretik datoz jadanik. Sektore honek metalezko aleazio ia guztiak kontsumitzen ditu; aleazio horiei “material kritikoak” deitzen zaie, haien ingurumen-aztarna handiagatik eta mundu mailan duten eskasiagatik. Aleazio eta produktuen Ekodiseinua, ekoizpen-prozesu efizienteak eta txatarren kudeaketa aurreratua heldu beharreko erronkak dira, eta badute eragina beste sektore batzuen jasangarritasunean; adibidez: automobilgintza, berriztagarri edo makinerian.

Dinamizatzailea:

ThumbnailAsier San Millán (Siderex)Ponencia Video Preguntas

Lankidetzarekin:

12:20 remove 13:10
keyboard_arrow_down
Background

ALTZARIGINTZA

Altzarien eta habitataren sektore honek 5.000 langile baino gehiago ditu Euskadin, gama zein kalitate handiko produktuak ekoiztuz. Europa osoko Administrazio Publikoek euren erosketetan ezartzen dituzten ingurumen-betekizun gero eta zorrotzagoek eta herritarren sentikortasun handiagoak bultzatuta, euskal sektoreak ekodisenura jotzen du eta material jasangarri eta birziklagarriak txertatzen ditu, produktuak modularizatu eta birmanufakturatzeaz batera.

Dinamizatzailea:

ThumbnailAne Lertxundi (Habic) Video Preguntas

Lankidetzarekin:

AUTOMOZIOA

Automobilgintzako osagaien euskal sektorea -300 enpresa eta 41.000 lanposturekin- Euskadiko sektore lehiakorrenen eta berritzaileenetako bat da. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen % 72 dira. Ekoizpen-prozesu efizienteak, arintzea, materialen zikloen itxiera, osagai eta baterien bigarren bizitza eta jabetza-eredu berriak funtsezko erronkak dira automobilgintzarentzat, ekonomia zirkularraren alorrean.

Dinamizatzailea:

ThumbnailMikel Lorente (ACICAE)

Lankidetzarekin:

13:10 remove 14:00
keyboard_arrow_down
Background

ERAIKUNTZA-MATERIALAK

Eraikuntza-materialen sektoreak 100 ekoizle baino gehiago ditu Euskadin, eta produktibitatean eta jasangarritasunean oinarritutako paradigma aldaketa batez erantzuten ari da, iraganeko gelditasuna gainditzeko xedez. Europako Batzordeak ekonomia zirkularraren lehentasunezko eremu berri gisa definitu du sektore hau. Eraikuntza eredu berri batera zuzentzen ari da, ardatz hauekin: alde batetik, gero eta industrialagoak diren prozesuen optimizazioan eta estandarizazioan oinarrituta haztea; eta, bestetik, gero eta balio handiago duten produktuen birziklagarritasuna segurtatzen duen ekodiseinuaren alde egitea, produktu horiek merkatu globalean merkaturatzeko.

Lankidetzarekin:

MUGIKORTASUNA

Garraio-materialaren sektorea, automobilgintza kontatu gabe, Euskadiko industriaren balio erantsi gordinaren % 9 da. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen % 59 dira -sektoreak barne hartzen ditu trenbide-, itsaso- eta aeronautika-sektoreak-. Industriak aurrea hartu dizkien joeren artean, aipatzekoak dira material jasangarri eta arinagoen ekodiseinua, produktuen eta osagaien bizitzaren luzapena, eta azpiegitura eta garraiobideen erabileraren maximizazioa.

Lankidetzarekin:

14:00 remove 15:00
keyboard_arrow_down
Background

Atsedenaldia - Bazkaria

15:00 remove 15:30
keyboard_arrow_down
Background

Kafea - Networking

Bertaratutako guztien topaketa

15:30 remove 17:30
keyboard_arrow_down
Background

Saio paraleloak

0E aretoa
0D aretoa

15:30 remove 16:30
keyboard_arrow_down
Background

EKOIZPENA ETA KONTSUMOA

Herritarren kontsumo-sektorera zuzendutako produktuak ekoizten dituzten sektore industrialak ehungintzan dauden zentratuta, 100 enpresa txiki baino gehiago bilduz, eta paperezko produktuen fabrikazioan ere bai, baldin kanpo uzten baditugu elikagaiak, altzariak eta eraikuntza-produktuak. Europako Batzordeak Ehunki Jasangarrien Estrategia bat abiatu du, eta horrek nabarmen aldatuko du jokalekua, plastikoekin gertatu zen bezala. Herritarrentzako produktuen ingurumen-inpaktuari buruzko komunikazio garden eta alderagarria Europar Batasuna hedatzen ari den funtsezko lehentasunetako bat da, kontsumo berdearen eskaria aktibatzeari dagokionez.

Dinamizatzailea:

ThumbnailIñigo Aizpuru (Ihobe) Video

MAKINERIA

Makineria eta ekipoen sektoreak Euskadiko industriaren balio erantsi gordinaren % 11 sortzen du. Euskadin, lehengaiak sektore honetako kostuen % 58 dira. Makineriaren sektoreak ekonomia zirkularraren alorrean aurrez aurre dituen erronkak honako hauek dira: bizi-zikloaren 4.0 ikuspegia, teknologia ekoefizienteak, mantenu aurreratua, retroffiting – manufaktura, eta “produktua zerbitzu moduan” deritzan negozio-eredua.

Lankidetzarekin:

16:30 remove 17:30
keyboard_arrow_down
Background

ELIKADURA

Elikagaiak eta edariak merkaturatzeko eta banatzeko jarduerek 50.000 lanpostu baino gehiago sortzen dituzte Euskadin. Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak 6 milioi tona elikagai inguru kontsumitzen ditu urtean, eta horren herena baino gehiago bertokoa da. Europako Batzordeak bioekonomiaren eta elikagaien ingurumen-aztarnen alde egiten du, eta horrek aukera berritzaileak sortzen ditu sektore horretan, hala nola prozesuen ekoefizientzia, azpiproduktuen berrerabilpena edo ontzi jasangarri berriak.

ThumbnailJaime Zufía (AZTI) Video

Lankidetzarekin:

ELEKTRIKO-ELEKTRONIKOA

Sektore elektriko eta elektronikoak Euskadiko industriaren balio erantsi gordinaren % 15a sortzen du. Sektore horretako lehengaiak bere kostuen % 57 dira Euskadin. Energia berriztagarriek eta ekipo elektriko-elektronikoek badituzte diseinutik landu behar diren efizientzia energetikoko betekizunak. Europako Batzordea arau berriak garatzen ari da produktu horien iraunkortasuna bultzatzeko, eta horrek berekin dakartza diseinu berriak, 4.0 mantenuak, birmanufaktura, birziklapen aurreratua eta negozio-ereduen aldaketak.

Lankidetzarekin:

17:30 remove 17:30
keyboard_arrow_down
Background

Jardunaldiaren itxiera


26-28 febrero


Background