loader image

Carmen Gómez-Acebo

Coca-Cola
Background

Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta MBA Enpresa Institutuan. 1995. urtean hasi zuen bere ibilbide profesionala, Nielsenen, non kontsumo handiko sektorearekin eta Interneteko audientzien neurketarekin lotutako hainbat ardura-postu bete baitzituen.

2004an, Coca-Cola Iberian sartu zen Key Account Manager legez. Ondorik, Innovation & New Beverages Manager, Group Key Account Manager eta Business Development & Shopper Marketing Director lanetan aritu zen.

2014an, Coca-Cola Iberian Partnerseko kide izatera igaro zen (gaur egun Coca-Cola European Partners -CCEP- Iberia deritzo), Future Consumption Business Development Associate Director postua hartuz.

Lau urte geroago, Jasangarritasun zuzendari bihurtu zen CCEPen, eta kargu hori betetzen du gaur egun ere, Iberiako Business Unit ‘Avanzamos’ delakoan, Coca-Colaren eta Coca-Cola European Partnersen baterako jasangarritasun-estrategia sustatzen baitu Mendebaldeko Europako 13 merkatutarako.

Gómez-Aceboren iritziz, jasangarritasuna konpainien estrategiaren zutabe bat da. Coca-Colaren kasu zehatzean, negozioari atxikirik dagoen zatitzat hartzen du.

Gómez-Acebok ISDIn, San Telmon eta The Valley-n eraldaketa digitalari buruzko hainbat ikastaro egin ditu. Era berean, Madrilgo Konplutentse, Carlos III, Antonio Nebrija eta La Salle unibertsitateetan irakasle gisa lan egiten du. AECOCeko kidea da, eta hitzaldiak ematen ditu maiz. Adingabeei laguntzeko proiektu sozialak dituzten hainbat elkartetan borondatezko lanak egiten ditu.


Otsailak 26-28


Background