Sarrera-hitzaldia
“Made in Euskadi ekodiseinuaren 20 urte” erakusketaren irekiera
Azken urteetan ikusi da ekodiseinua lehiakortasun-faktore argi bihurtu dela enpresentzat. Merkatuetako hazkunde-igurikimenak handiagoak dira produktu ekodiseinatuen kasuan produktu tradizionalen kasuan baino, eta posizionamendu hobea sortzen da nazioarteko merkatuetan esportazioen hazkunderako. Era berean, eta ingurumenaren mailan emaitzak lortzeaz gain, ekodiseinuak laguntzen du merkatuko irudia eta izen ona hobetzen, merkatu berriak irekitzen, eta produktuak, prozesuak eta materialak enpresan diseinatzeko gaitasuna handitzen. Gainera, ekonomia zirkularra funtsezko estrategietako bat da berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko.
Dinamizatzailea:
Ekonomia zirkularreranzko trantsizioan, merkatuak ezin dituenean berak bakarrik pizgarriak aurkitu portaera-jarraibide berriak lortzeko, nahitaezkoa da administrazioak parte hartzea ezinbestean bete beharreko ekodiseinu-eskakizun berriak ezarriz ingurumen-hobekuntzako gutxieneko batzuk bermatzeko. Eskakizun horien adibideak dira, besteak beste, Ekodiseinu Zuzentaraua eta erabilera bakarreko plastikoak erabiltzeari jarritako murrizketak. Ekodiseinu Zuzentarauari dagozkion neurriekin soilik –eta, zehazkiago, 2019ko urrian onetsitako neurri berriekin–, Europako Batzordeak estimatzen du CO2 baliokidearen 46 milioi tona baino gehiagoren murrizketa 2030ean eta urteko 150 €-ko aurrezkia etxebizitza bakoitzean Europan. Emaitza horiek nabarmen igoko dira M/543 mandatutik eratorritako neurriekin; bertako arauak alderdi hauekin lotuta daude: produktuen bizitza baliagarriarekin, haien osagaiak berrerabiltzeko gaitasunarekin, haien materialak birziklatzeko gaitasunarekin, eta, azkenik, berrerabilitako osagaien, birziklatutako materialen eta lehengai kritikoen erabileraren ebaluazioarekin.
Dinamizatzailea:
Produktuen iraunkortasuna luzatzea ekonomia zirkularraren zutabeetako bat da. Diseinutik, mantentzetik, konponketa aurreratutik nahiz birmanufakturatik hel dakioke. Produktuaren balioa luzatzearen (“Product Value Retention”) erakusgarri onena birmanufaktura da; berotegi-efektuko gasen inpaktua % 70 inguru murrizten duen jarduera da, enpresa-aukera berriak sortzen dituena, baina, aldi berean, negozio-ereduan aldaketak eskatzen dituena. Aldaketa horiek are garrantzitsuagoak izango dira enpresak erabakitzen badu “produktua zerbitzu gisa” eredurantz hurbiltzea; izan ere, eredu zirkular horretan iraunkortasuna eskakizun bat da eta sarrerak zerbitzutik datoz, baina aurrera eraman beharreko erronka estrategiko eta finantzarioak oso garrantzitsuak dira.
Dinamizatzailea:
Bertaratutako guztien topaketa.
Gaur egun industriak kontsumitzen dituen lehengai ez-berriztagarri gehienak inportatuak dira. Munduko gehiegizko demandak baliabideak globalki ahitzea dakar, eta prezio-fluktuazio nabarmenak eragiten ditu. Materialak Euskadiko industriaren kostuen % 61 dira, oso bideratuta dagoelako metalaren eta polimeroen eraldaketara. Bizitza-ziklo osoan aplikagarriak diren efizientzia-neurriek lehengaien kontsumoaren % 6 murriztu dezakete; horri esker, 2.000 milioi euroko aurrezkia lortuko litzateke Euskadiko industrian, eta berotegi-efektuko gasen % 45 murriztuko litzateke. Balio-kate eta multinazional nagusien erronka da, beraz, bizitza-ziklorako bidea ematen duten materialei dagokienez berritzea, lehiakide globalen aurrean prestazio altuengatik eta jasangarritasunagatik nabarmentzeko.
Dinamizatzailea:
Ekonomia zirkularreranzko nahitaezko eraldaketak industriaren aliatutzat eduki behar du industria horrek eskainitako ondasunen eta zerbitzuen kontsumitzaileen multzoa. Ondo informatuta dagoen kontsumitzaile batek mezu argia zabal dezake bere erosketa-boterearekin produktu nahiz zerbitzu jasangarriagoen alde. Nolanahi ere, horretarako informazio-, zehaztasun- eta koordinazio-tresna fidagarriak behar ditu, eta mezu argiak, erabakiak irizpideetan oinarrituta hartzeko aukera ematen digun informazio nahikoa eduki ahal izan dezan. Hori aplikatzen zaie hiru agente kontsumitzaile handiei: hiritarrei, administrazio publikoari eta enpresei. Ekonomia zirkularrerako Ekintza Plana martxan jarriz, Europako Batzordeak tresna garrantzitsuak bultzatu ditu egiazko informazioa emateko kontsumitzaileei. Saio honetan tresna horiek aztertuko dira, baita tresna horien gaur egungo eta etorkizuneko efikazia ere.
Dinamizatzailea: