Gorane Ibarra

Ihobe-Eusko Jaurlaritza
Background

Kimika Zientzietan lizentziatu zen (espezializazioa: Industriala), Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Fakultatean.

Masterrak: Laneko Segurtasuna eta Osasuna (espezializazioak: industria-higienea, laneko segurtasuna eta ergonomia) eta Psikosoziologia Aplikatua.

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoan egiten du lan 1999tik. Ihoben sartu zenez geroztik, proiektu-arduraduna izan da alor hauetan: erosketa berdea, ekodiseinua eta ingurumen-etiketatzea eta -informazioa.

Gaur egun, honako zeregin hauek ditu Ihoben:

  • Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren eta haren betearazpenaren arduraduna (Programaren Idazkaritza Teknikoa).
  • Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoaren arduradun teknikoa sozietate publikoan, haren Organo Eskudunaren –Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzaren– babes gisa.
  • Babesa Basque Ecodesign Center erakundeari eta haren kideei, bereziki, haren trakzio-linean, hornikuntza-katean, eta erosketa berde pribatuan.

Otsailak 26-28


Background