loader image

Marc Vidal

Zientzia dibulgatzailea
Background

Marc Vidal Espainiako Ekonomia Digitalean eragin handiena duten  figuretako bat dela kontsideratzen da. Eraldaketa Digitalean eta 4.0 Industrian Aditua, ospe handiko hizlari bat da, besteak beste Top50 World’s  Economic Speakers eta Top 10 of Inspirational European Voices sariak jaso dituena. Orain dela gutxi, ‘TOP20 Linkedin influencers’ izendatu du Entrepreneur aldizkariak, eta TopVoices Linkedin 2019 saria ere jaso du. Nazioarteko aholkulari gisa, beraren bezeroen artean honako hauek nabarmentzen dira: Oracle, ABB, Microsoft, IBM, Allianz, Deloitte, Everis, PWC, Ricoh, Kone eta BBVA.

Dibulgatzaile gisa, ekonomia eta teknologiari buruzko programak aurkeztu eta zuzendu ditu TVE, Atresmedia, Bloomberg eta CNNn. Gainera, beraren blogak EuroBlogs Awards-en hirugarren saria jaso zuen, europar blog onenarentzat. Planeta argitaletxean argitaratzen ditu bere liburuak. ‘Una hormiga en París’izenburuaz idatzi zuen liburua zenbait hizkuntzatara itzuli zen, eta Forbes Magazinek 10 ezinbesteko liburuen artean sartu zuen plazaratu zenean. Beraren azken liburua, ‘La Era de La Humanidad’, bestseller bilakatu da jadanik, zeren hiru hilabete soilik igarota laugarren ediziora iritsi baita.

Alor profesionalean, berea den Allrework aholkularitza-etxearen lidergoa uztartzen du Mobile World Capitalaren d-LABen advisor lanarekin; horrekin batera, Conector espainiar negozio digitalen azeleratzaile nagusiaren aholkularia da, Atresmedia telebista-plataformako analista ekonomikoa, eta Laboratoire Européen d´Anticipation Politique-ren kidea. Hori baino lehen, Cink Shaking Business eratu zuen, hots, Llorente y Cuenca enpresak geroago erosiko zuen aholkularitza-etxea. Orobat, Sareetako Estrategia Digitalaren Gradu-ondokoa sortu eta hasieran gidatu zuen, Bartzelonako Unibertsitatearentzat, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Ekonomia Berriari buruzko Ikerketa Taldeko kidea izan, eta baita Westinghouse New Economy aldizkariaren lehenengo zuzendaria ere.


Otsailak 26-28


Background