loader image

Begoña Molinete

Clúster Energía
Background

Begoña Molinete Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria da, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ikasi zuen. Azken hamabost urteetan, ingeniaritza-lanak eta I+G-ko proiektuen kudeaketa-lanak egin ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean, arlo hauetan: informazio- eta komunikazio-teknologiak, garraio adimenduneko sistemak, ibilgailu elektrikoa eta datu-analitika. 2015az geroztik, proiektu-arduraduna da Euskadiko Energia Klusterrean, eta jarduera eta ekimen estrategikoak koordinatzen ditu lankidetzan, sare elektrikoen, energia eolikoaren eta eguzki-energiaren, biltegiratzearen eta ibilgailu elektrikoaren segmentuetan, eta, horrez gain, enpresei laguntza ematen die nazioarteratzeko ekintzetan eta I+G-ko proiektuen komunikazio eta hedapenean.


Otsailak 26-28


Background