#BEMBASQUECOUNTRY2020

700 pertsonak baino gehiagok beteko dute Basque Ecodesign Meeting 2020, Bilbon

today2020 February 21, Friday

Background
  • Otsailaren 26tik 28ra bitartean Euskalduna Jauregian egingo den topaketarako ia astebete falta denean, plaza guztiak beteta daude Euskadiko ekodiseinuaren lehenengo proiektuak sortu direnetik 20 urte betetzen diren edizio honetan.
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailak eta Basque Ecodesign Centerrek antolatutako foroak hogeita hamar aditu inguru bilduko ditu, hala nola Elisa Tonda, Nazio Batuen Erakundekoa; Carmen Gómez-Acebo, Coca-Colako Jasangarritasun Zuzendaria; Nicola Cerantola, ekonomia zirkularrean aditua; edo Marc Vidal dibulgatzaile teknologikoa.
  • Ekonomia zirkularra euskal industria osora hedatzeak 2.000 miloi euroko aurrezpena ekarriko luke berekin.

Basque Ecodesign Meeting (BEM 2020) ekitaldiaren bertsio berria hasteko ia astebete falta denean, 700 pertsonak baino gehiago bete dute Bilboko Euskalduna Jauregiko topaketa honetan parte hartzeko eskura dagoen plaza kopurua; ekitaldia ekodiseinuaren alorrean Europan egiten diren topaketa nagusietako bat da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Saila eta Etxebizitza Sailak eta Basque Ecodesign Centerrek bultzatutako foro hau euskal enpresetako profesionalez beteta egongo da, askotariko sektorekoak, hala nola elikadura, IKTak, altzariak edo energia berriztagarriak.

Otsailaren 26tik 28ra, Euskaldunako aretoek goi mailako hizlari nazional eta nazioartekoak hartuko dituzte, hala nola Elisa Tonda, NBE Ingurumeneko Kontsumo eta Ekoizpen Jasangarriaren Ataleko arduraduna, edo Janez Potocnik, Nazio Batuen Nazioarteko Baliabideen taldeko presidentekidea eta Europar Batasuneko Zientzia eta Ikerketa (2004-09) eta Ingurumen (2010-14) Komisario ohia -bideoaren bitartez parte hartuko du-.

Hizlari ospetsuenetako bat Nicola Cerantola izango da, industria-ingeniari, irakasle eta aholkularia, konpainien ekonomia zirkularrerako trantsizioa sostengatzen duena. Beraren hitzaldiak gazteak interpelatuko ditu zuenean; izan ere, berauek izango dira BEM 2020ren azken jardunaldiaren protagonistak, otsailaren 28an, eraldaketa zirkularraren agenteen bilaketan, ekoizpen-ereduaren aldaketa lortzea xedetzat hartuta.

Hizlarien taldea beste profil batzuez osatzen da; horien artean, aipatzekoa da Marc Vidal idazle eta analista, iraultza digitala eta 4.0 industriaren etorkizuna izango baititu aztergai. Eta, otsailaren 27an, osteguna, Carmen Gómez-Acebo Coca-Cola European Partners Iberiako Jasangarritasun Zuzendariak “Aurrera egiten dugu” estrategia aurkeztuko du, hau da, konpainiaren jasangarritasun-estrategia Mendebaldeko Europako 13 herrialdetarako, beraren bidez erakusten baita nola txertatu daitezkeen jasangarritasun irizpideak enpresen negozio-lerroetan.

Guztira, ekonomia zirkularraren eta ekodiseinuaren alorreko hogeita hamar aditu inguruk arlo horrek hurrengo urteetan izango dituen erronkak aurkeztuko dituzte, eta, horrekin batera, jarduera-sektore bakoitzaren jardunbide egokiak erakutsiko dituzte, hazkunde-hamarkada berri bati heltzeko produktu eta zerbitzuen alorrean, ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren nazioarteko ziurtagiriak oinarritzat hartuta.

Jorratu beharreko gaien artean, prozesu industrialetan eragina duten arau-aldaketetan ere sakonduko da. Zehazki, Ekodiseinuaren Zuzentarau berriak eta iragan urrian onartutako neurriek zuzeneko inpaktua izango dute klima-larrialdiaren aurrean; izan ere, horien bidez 46 milioi tona CO2 baliokide murriztuko dira, eta Europako familia bakoitzak 150 euro aurreztuko ditu urtean. Aurreikuspen horiek gainditu ere egin daitezke, produktuen balio-bizitzari eta berrerabilpenari buruz bultzatzen ari diren araudiei esker.

Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak Ekonomia Zirkularraren 2030rako estrategia aurkeztu berri du, ekonomia zirkularraren bultzada lortzeko xedez eta, horren bitartez, materialen berrerabilpena handitzeko bai industriaren alorrean eta bai etxebizitzen alorrean.

Euskadik gidatzen du produktu eta zerbitzu ekodiseinatuen ekoizpena; izan ere, Espainian ziurtatutako erdiak baino gehiago -% 54- euskal enpresei dagozkie. Hala eta guztiz ere, oraindik era bada hobetzeko tartea. EBren metodologiaren arabera orain dela gutxi egindako azterlan batek ondorioztatzen duenez, ekonomia zirkularra euskal industrian gehiago txertatzen bada, horrek % 6 murriztuko luke lehengaien kontsumoa, eta aurrezpen ekonomikoa 2.000 milioi eurokoa izango litzateke.

Informazio gehiago: https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus | Hedabideen akreditazioa: https://www.basqueecodesignmeeting2020.eus/es/prensa/

#BemBasqueCountry2020

 

Komunikaziorako kontaktua: Eduardo Ortiz de Arri / 647 770 052

press.bem2020@ihobe.eus


Prentsa oharra

2020/02/21
700 PERTSONAK BAINO GEHIAGOK BETEKO DUTE BASQUE ECODESIGN MEETING 2020, BILBON

Rate it

Previous post



Otsailak 26-28


Background