loader image

Lucía Sánchez Méndez

Batz
Background

BATZeko ingurumeneko arduraduna

BATZ kooperatibako ingurumen-kudeaketako sistemaren arduraduna izan da Lucía Sánchez azken hamabost urteetan. Ondorioz, esperientzia handia du enpresan ekintza-planak eta ingurumen-politikak ezartzen eta garatzen, eta BATZ talde osoko hobekuntza-ildoak zuzendu eta sustatu ditu.

Biologiako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Landare Biologiaren eta Ekologiaren Sailean ekin zion bere ibilbide profesionalari. Teknologia eta Ingurumen Kudeaketako unibertsitate-masterra lortu zuen Gasteizko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko eta Topografiako Unibertsitate Eskolan. Horrez gain, kudeaketa-sistemetako espezialista da, eta bere prestakuntza osatu du Tokiko Agenda 21eko teknikari gisa eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari gisa laneko segurtasunaren, ergonomia eta psikologia aplikatuaren eta industria-higienearen espezialitateetan.


Otsailak 26-28


Background