loader image

Aitor Pérez

A&B Laboratorios de Biotecnología
Background

A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA SAU
Produktu Zaintzako arduraduna.

Aitor Pérez Acero Kimika Industrialeko ingeniari tekniko industriala da, eta Ingurumen Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Nazioko eta nazioarteko esperientzia dauka ingurumenaren arloko hainbat esparrutan. Gaur egun, A&B Laboratorios de Biotecnologíako Departamentu Teknikoko Produktu Zaintzako arduraduna da. Jarduera hauek egiten ditu, besteak beste: produktuen ingurumen-ebaluazioa, ingurumen-aztarnaren kalkulua, produktuen homologazioa, produktuen eta etiketen lege-betebeharrekin lotutakoak, eta enpresaren digitalizazioaren koordinazioa.

A&B Laboratorios de Biotecnología SAU Arabako ETE bat da, eta produktu kimiko eta bioteknologiko berritzaileak ikertzen, diseinatzen, ekoizten eta merkaturatzen ditu. Teknologia garbiak eta bioteknologia konbinatzeari esker, ingurumenerako berritzaileagoak diren soluzioak merkatura ditzake, hain zuzen ere, produktu kimiko tradizionalak baino hobeak direnak eta erabiltzerakoan segurtasuna maximizatzen dutenak.


Otsailak 26-28


Background