loader image

Urko Gurmendi Lostao

Cikautxo S. Coop.
Background

Berrikuntza Ingeniaria

Donostian 1976an jaioa, Urko Gurmendi Materialen Zientziako doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU), eta E-MBA Mondragon Unibertsitatetik. Alor profesionalean, berrikuntzari lotuta egon da beti. Izan ere, lanean hasi zenean bost urtez aritu zen Tecnalia Research and Innovationen, proiektu-buru gisa, batez ere automobilgintza eta aeronautika sektoreetarako. Geroago, IK4-Lortek enpresan lan egin zuen, fabrikazio aditiboaren eta laser prozesuen arloko arduradun gisa, proiektuen koordinazioaz arduratuz. Gaur egun, berrikuntza ingeniari gisa lan egiten du Cikautxo S. Coop.en, batez ere I+G zereginak gauzatuz material plastikoen alorrean.


Otsailak 26-28


Background