loader image

Jesús Gámiz

Grupo Gámiz
Background

Jesús Gamiz Zuzenbidean lizentziatua da, eta bere ibilbide profesionala bere familiak sortu zuen Gamiz Taldean egin du nagusiki. Une honetan, enpresaren gerentea da. Gamiz Taldea euskal enpresa historiko bat da, Arabakoa, eta eraikuntzarako produktuak egiten ditu egurrean oinarrituta, batik bat egitura-aplikazioak.  Adorea eta berritasuna bereizgarri izan dituen ibilbide luzea egin du, eta, une honetan, sektorean erreferentea da bere portfolioa, ziurtapen tekniko mailan eta ingurumen mailan.

Ahalegin horren isla da merkatuan duen posizio irmoa, eta ekoizten dituen produktuen % 90 esportatzen du. Are sektorerako zailak izan diren uneetan ere.

Produktu nabarmenetako bat da egurrezko gortina-horma. Barrualdea % 100 pinu laminatua da eta kanpoaldea Accoya® egur azetilatua. Oso aukera erakargarria etorkizuneko material bat, hots, egur azetilatua erabili nahi dutenentzat. Material jasangarria eta berriztagarria da, egonkortasun eta iraunkortasun handikoa –PVCak eta aluminioak baino handiagoa– eta proiektu bakoitzaren araberako akabera eman dakioke.

GAMIZ Taldeak  egituren CE marka du, Euskadiko haritz intsinis pinurako, produktuaren ingurumen-adierazpenaz gainera.


Otsailak 26-28


Background