loader image

BEM2020, ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldi bat, “Erronka Garbia” ziurtagiriarekin

Background

Erronka Garbia

Erronka Garbia Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoaren bidez abiatutako ziurtagiri bat da, ingurumen-neurriak diseinu eta antolaketaren alorrean integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen dituena. Asmoa da saritzea ekitaldiaren eraginez ingurumenaren gainean sor daitezkeen inpaktu negatiboak minimizatzeko ekimenak.

Proiektu honen helburua da ekitaldietako publikoa eta antolatzaileak kontzientziatzea, ekitaldi jendetsuak egiteak berez sortzen dituen inpaktu negatiboak murrizteari begira. Helburua da ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena sortzen dituzten ekitaldiak egitea. Ekitaldiak ingurumen-irizpideez antolatzen dituzten erakunde, instituzio, enpresa, elkarte edo partikular guztiak atxiki ahal izango zaizkio Erronka Garbia ziurtagiriari.

Ekitaldien jasangarritasun egokia lortu ahal izateko, ingurunearen gaineko eragin negatiboak sor ditzaketen ingurumen-alderdiei zuzendutako hobekuntza-neurriak ezarri behar dira. Horregatik, sei jarduera-ardatz ezarri dira, ekitaldien fase bakoitzean sortzen diren ingurumen-alderdiak minimizatzeko.

Basque Ecodesign Meeting 2020 ekitaldiaren antolaketa-taldetik, eta ingurumen-hobekuntza etengabearekin hartuta dugun konpromisoa islatuz, ardatz horien inpaktua ahalik eta gehien murriztu nahi izan dugu, eta horregatik Erronka Garbiaren ziurtagiriaren printzipioak aplikatu zaizkio Batzarraren antolaketari. Hori eginda, lortu egin dugu ziurtagiria.

Jarraian, Basque Ecodesign Meeting 2020an aplikatuko diren neurri batzuk erakusten dira, jarduera-ardatz bakoitzeko.

Mugikortasuna: Basque Ecodesign Meeting 2017 Euskaldun Jauregian egingo da. Erdigunean dagoen leku bat da, eta guztiz integratuta dago Bilboko garraio-sarean. Horri esker, ekitaldiaren emisioak murrizten dira eta garraio publikoaren erabilera sustatzen da.

Erosketak: Bai Basque Ecodesign Meeting 2017k eta bai Euskaldun Jauregiak erosketa eta kontratazio berdeko politika bat dute ezarrita, euren jardunaren ingurumen-inpaktua murrizteko xedez. Plastikorik gabeko Lanyardak emateak politika hori sustatzen du, batzarreko produktuen berrerabilerak egiten duen bezala.

Ura: Jauregiko instalazioek ura aurrezteko sistemak dituzte, hala nola zurrusta-haustekoak, emari-murritzaileak edo karga bikoitzeko zisternak; horri esker, ur kontsumoa % 30 baino gehiago murrizten da. Euskaldunan sortutako ur grisak ere modu egokian kudeatzen dira, Bilboko saneamendu-sarearen bitartez.

Azpiegiturak: Euskalduna Jauregiak Bilboko jasangarritasunaren zutabeetako bat dela frogatzen duten sari eta ziurtagiri ugari ditu. 2003ko munduko batzar-zentrorik onenaren saria, ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria eta LEED – EBOM dira, beste batzuen artean, beraren ezaugarri eredugarriak aitortzen dituzten sariak, eraikuntza jasangarriaren, baliabideen kudeaketaren eta ingurumena zaintzen duen mantenu arduratsuaren alorretan.

Energia: Euskaldunan kontsumitzen den energiaren % 100 iturri berriztagarrietatik dator. Horrek eta ekipo elektronikoen eraginkortasun handiak nabarmen murrizten dituzte Jauregiko kontsumo energetikoari atxikitako CO2 emisioak.


Otsailak 26-28


Background