loader image

José Manuel Martín

CEIT
Background

1999az geroztik hona, Hauts Metalurgiako eta Laserreko Fabrikazio Aurreratuko Taldeko ikertzailea da, CEIT-IK4 zentroko Material eta Fabrikazio Dibisioan; halaber, TECNUNeko (Nafarroako Unibertsitatea) Ad Honorem doktore irakasle kontratatua da 2013tik. 2003an ingeniari industrial doktorearen titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitateko IGEn. Materialen Zientzia eta Ingeniaritza da bere espezializazioa, eta horren barnean, hauts-metalurgiaren adarrean egin du lan gehienbat. Hauts metalikoak atomizazioaren bitartez ekoizten egiten du lan 2008az geroztik hona. Lehia-finantzaketa publiko bidezko 11 ikerketa-proiektutan eta enpresek finantzatutako 14 ikerketa-proiektutan parte hartu du. Science Citation Index deritzonean indexaturiko 13 artikulu argitaratu ditu, baita hauts-metalurgiaren esparruko biltzar nazional eta nazioartekoen aktetako 36 artikulu ere. 6 doktorego-tesi eta karrera-bukaerako 2 proiektu zuzendu ditu. Beti hauts-metalurgiaren esparruan, 9 aldiz izan da Batzorde Zientifikoko kide eta 11 aldiz co-chairman hainbat biltzar nazional eta nazioartekotan. H2020 NEOHIRE proiektuaren koordinatzaile izan da; Europan metal arraroen hornikuntzan dagoen arazoa arintzeko estrategiak ikertu dira proiektu hartan.


Otsailak 26-28


Background